Guztia prest Zubizarreta III.aren debut egunerako

Bigarren saiakeran bada ere, Iraitz Zubizarretak profesionalen artean debuta egingo du larunbat honetan arratsaldeko 17:30tan hasiko den herriko pilota jaialdian.
Ataungo aurrelari gazteak maiatzaren 9an debuta egitea aurreikusita zegoen baina Covid-19aren pandemiak estreinaldi hura zapuztu zuen.

Lau hilabete itxaron behar izan baditu ere, Zubizarreta III.ak era egokian egingo du salto profesionalen artera.
Ikusleak maskara jantzita joango dira nahitaez eta behar bezala erabiliko dute. Gainera, Esku Pilota Enpresen Ligak kirol eta osasun agintariekin adostutako protokoloak zehazten duen moduan, edukiera % 60ra murriztuko da. Hori dela eta, Ataungo Auzoeta pilotalekurako 378 sarrera baino ezin izan dira salgai jarri. Publikoak aldez aurretik egokitutako eserlekuak erabiliko ditu eta ezarritako tarteak errespetatuko ditu.

Herriko semearen debutak ikusmina sortu du eta sarrera guztiak agortu dira. Ondorioz, hainbat jende geratu da herriko pilotariaren debuta ezin ikusirik. Gogoratu beharra dago, pena handiz baina bizi dugun osasun krisiari aurre egiteko neurriak lehenetsiz hartu beharreko erabakia izan dela.

Larunbateko pilota jaialdia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Ataungo Auzoeta pilotalekuan Arteaga II-Erasun eta Bakaikoa-Urretabizkaia II.aren arteko partidarekin. Honen ondoren egingo du debuta Zubizarreta III.ak Albisu herrikidea lagun duela, Bengoetxea VI-Arangurenen aurka.

2020-09-28

Azken albisteak

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store