Uriondok larunbatean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Gizaburuagako atzelariak, larunbat honetan egingo du debuta profesionaletan. Elezkano II.a lagun duela, Zubizarreta III-Ladis Galarzaren aurka jokatuko du Gernikako Santanape frontoian.

Endika Uriondok Lekeitioko Akarregi pilota elkartean jo zituen bere aurreneko pilotakadak, 11-12 urterekin Lea Ibarra Motrollo pilota elkartera joan artean. Afizionatuetan garaipen ugari lortu ditu Uriondok. Aurten, Lezamako eta Elgoibarko Txapelketak irabazi ditu eta afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako final guztietan izan da. Orain, profesionaletan debuta egingo du Baiko Pilotarekin.
Larunbateko Gernikako pilota jaialdia, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Elordi-O.Etxebarria eta Zabala-Untoriaren arteko partidarekin.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko EntradasFronton web orrialdean.

2020/10/06

Azken albisteak

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

2026/02/25

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

Igandean Jaka-Iztueta eta Laso-Albisu bikoteen arteko lehia hartuko du Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuak.

Finalerdiak hastera doaz Donostian

2026/02/24

Finalerdiak hastera doaz Donostian

Binakako Txapelketako finalerdietako ligari hasiera emango dio larunbat honetan Donostiako Atano III.ak, Altuna III-Ezkurdia eta Elordi-Zabaletaren arteko lehiarekin.

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

2026/02/22

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

Jaka-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Martijari Binakako Txapelketako azken playoffean eta finalerdietara sailkatu dira.

Amiano-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketaren finalerdien atarian geratu dira

2026/02/21

Amiano-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketaren finalerdien atarian geratu dira

Amiano-Eskirozek 22-12 galdu dute Salaberria-Gaskueren aurka gaur Azkoitian jokatu duten Binakako Serie B Txapelketako azken playoffean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store