EPELren oharra

2020ko urriaren 10a

2020ko urriaren 10ean Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu beharreko jaialdiko aktan, bertako arbitro-epaileek honakoa adierazi dute: “…. Honako pilotariak aurkeztu dira partidara: EZKURDIA eta BIKUÑA”. AGIRRE ETA ALBISU bikoteko kideak ez dira aurkeztu EPELko Binakako Txapelketako finalerdietako 3. jardunaldiko partidara.

Binakako Txapelketako araudiaren 5. puntuari dagokionez: “Indarrean dugun araudiaren inguruan sortu litezkeen eduki gatazkei dagokienez, bai harekiko interpretazioagatik, baita suposizioan planteatutako gertaera edo jasoera baten aurrean xedapenik ez egoteagatik, EPELko Lehiaketa Epaile Bakarrari egokituko zaio erabakia eta apelaezina izango da.

EPELko Lehiaketa Epaileak, noski, edozein langileren greba eskubidea errespetatzen du. Hala ere, EPELak antolatutako lehiaketa aurrera doala bermatzeko, beharrezkoak ikusten dituen erabakiak hartuko ditu lehiaketaren garapen eremuan. EPELko Lehiaketa Epaileak xedatu du Binakako partaideek, haien greba eskubide legitimoa erabiltzeagatik, ez balute parte hartuko Txapelketan egokitzen zitzaien partidan, partida hori galdutzat eman beharko zaiela saikapenari dagokionez. Horrela, 22 eta 0 -eko emaitza ezarriko litzateke jokatu behar zuten bikotearen alde.

Aipatutako neurria EPELko Lehiaketa Epaileak hartutako erabakia da berenak diren konpetentzia eta atribuzioetan oinarrituz; orain arte kiroleko komite jurisdikzionalek ezarri dituzten irizpideak jarraituz kirolari parte-hartzaileen grebak kirol lehiaketei eragiten dieten afekzio kasuetan.

EPELren oharra

2020-10-10

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store