Oharra – EPEL 2020/11/05

2020ko azaroaren 5a

Lehendakariak duela minutu batzuk egindako agerraldian azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan hartuko diren neurrien artean dago: taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Neurri horiek 2020ko azaroaren 7an, larunbatean, jarriko dira indarrean.

Horren aurrean, EPELek, kirol profesionaleko lehiaketa izaki, honako hau jakinarazten du: azaroaren 6an, ostirala, Ataunen jokatuko den partida aurreikusita zegoen bezala jokatuko da (ordura arte baimendutako edukiera duen publikoarekin), azaroaren 7an eta 8an Amurrion eta Eibarren jokatuko diren partidak publiko gabe jokatuko dira. Une honetatik aurrera, programatutako jaialdi horietarako sarreren salmenta geldiaraziko da eta dirua itzuliko da. Pilotazaleak asteburu honetako jaialdiak telebistaren bidez jarraitzera animatzen ditugu; izan ere, ETB-1ek zuzenean eskainiko ditu Buruz Buruko txapelketako partidak.

Datorren astearen hasieran, EPELek eta hura osatzen duten enpresek aztertuko dute jaialdietara ikusleak joateko ezintasunaren ondoriozko egoera, eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren erabakiak hartuko dira, eta unean-unean emango da horien berri.

Oharra – EPEL 2020/11/05

2020/11/05

Azken albisteak

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store