Agirre final laurdenetan izango da Bengoetxea VI.a mendean hartu ondoren (17-22)

Bi nafarren arteko lehia estua espero zen gaur Amurrion eta ez dute hutsik egin bi aurrelariek.

Ordu bete iraun duen partidan batak zein besteak agindu du uneren batean markagailuan. Aldeak ez dira handiegiak izan baina une esanguratsu bi izan dira norgehiagokan. Lehenengoan bazirudien Oinatzek garaipenera bidea egingo zuela sei tanto jarraian egin ondoren 13-6 aurretik jarri denean. Asierrek ordea kolpetik irauli du markagailua 12 tanto jarraian egin eta 13-18 aurreratuta. Hortik aurrera Agirrek gehiago asmatu du eta azkenean 17-22 irabazi du.

Iruñarrak Elezkano II.a izango du zain final laurdenetan.

Amurrioko jaialdiko bigarren partidan Olaizola II-Uriondok 22-18 garaitu dituzte Larrazabal eta Imaz.

Emaitza: Bengoetxea VI 17-22 Agirre
Partidaren iraupena: Ordu 1
Pilotakadak: 239
Berdinketak: 1-1, 3-3, 4-4, 13-13
Gorriz (Bengoetxea VI): 13 tanto egin ditu eta 8 galdu
Urdinez (Agirre): 14 tanto egin ditu eta 4 galdu
Bigarren partida: Olaizola II-Uriondo 22-18 Larrazabal-Imaz

2020/11/07

Azken albisteak

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store