Jakaren eta Altuna III.aren garaipenen ondoren, final-zortzirenak joan dira eta datorren asteburuan final-laurdenei ekingo diete Buruz Buruko Txapelketan parte hartzen duten pilotariek. Asteburu honetan Dario, Agirre, Jaka eta Altuna III.ak egin dute aurrera eta hurrengo fasean zain izango dituzte iazko edizioko rankingeko lau pilotari onenak: Irribarria, Urrutikoetxea, Ezkurdia eta Elezkano II.a.
Gauzak horrela, Dariok iazko txapelduna, Iker Irribarria, izango du aurrez aurre. Jakak Urrutikoetxearen aurka jokatuko du. Agirrek Elezkano II.arekin neurtuko ditu indarrak. Eta Altuna III.ak Ezkurdia izango du arerio.
2020/11/08
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA