Iazko Buruz Buruko txapelduna, Irribarria, eta Promozio mailako txapelduna, Dario, finalerdietako aurreneko txartelaren bila kantxaratu ziren atzo Irungo Urantzu pilotalekura.
Txapelduna izaki, Irribarria zen faborito nagusia partida hasi aurretik baina Darioren aldeko ahots batzuen marmarra ere somatu zitekeen norgehiagoka bezperetan. Partidari estu ekin zioten bi aurrelariek baina Irribarria deseroso ikus bazitekeen ere, Dario patxada onean ageri zen. Ezkaraitarra gero eta alde handiagoa hartuz joan zen markagailuan eta aramarra edozein egoera iraultzeko dohainak baditu ere, atzokoan ez zen gai izan partidari eusteko. Azkenean 13-22 irabazi zuen Dariok.
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketako bi kanporaketa ere jokatu zituzten atzo Irunen. Aurrenekoan, Arteaga II.ak 22-7 irabazi zuen Zabalaren aurka. Eta jaialdiko azken norgehiagokan 18-22 nagusitu zitzaion Salaberria Erasuni.
2020-11-14
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA