Binakako finalerdirako materiala aukeratu dute Bizkaia Frontoian

Agirre-Albisuk eta Ezkurdia-Martijak ostiralean jokatuko duten Eskuz Binakako Txapelketako finalerdirako materiala aukeratu dute gaur goizean Bilbon.

Baikoko bikoteak 104,5 g (4), 104,7 g (5) eta 104 (6) gramoko hiru pilota aukeratu ditu. Aspekoek nahiago izan dituzte 104,3 g (1), 105,2 g (2) eta 105,5 gramokoak (3). Lau pilotariak konforme azaldu dira saskian aurkitu duten materialarekin.  

Bilboko pilota jaialdia gaueko 22:15ean hasiko da ostiralean Elordi-Bikuña eta Alberdi-Larunberen arteko partidarekin. Eta honen ondoren, Binakako Txapelketako finalerako txartela lortzen saiatuko dira Agirre-Albisu batetik eta Ezkurdia-Martija bestetik.

2020-12-02

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store