Artolak eta Elezkano II.ak aurrera egin dute Eusko Label 4 ½ txapelketan (22-15) (22-13)

Azkoitiako Gurea pilotalekuak Eusko Label 4 ½ ko partida bi hartu ditu gaur arratsaldean.

Aurrenekoan, Artolak 22-15 gainditu du Peña II.a 45 minutu iraun dituen 194 pilotakadako partidan. 11 tanto egin ditu alegiarrak eta 5 galdu ditu. Tolosarrak hamar egin ditu baina 11 galdu.

Eta jaialdiko bigarren partidan, Elezkano II.ak 22-13 irabazi du Zubizarreta III.aren aurka. Ongi hasi du partida zaratamoarrak (5-0) baina kolpean partida berdintzea lortu du Ataungo aurrelariak (6-6). Markagailuan berdintsu jarraitu dute tarte baten baina Elezkano II.ak zazpi tanto jarraian eginda, norgehiagoka haustea lortu du.

Azkoitiako hirugarren eta azken partidan, Zabalak 22-16 irabazi du Salaberriaren aurka, beraz, Promozio mailako final zortzirenetako azken kanporaketa erabakita geratu da Zabala-Larrazabalen arteko partidarekin.

2020-12-05

Azken albisteak

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

2025-05-07

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

Artola eta P.Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela eskuratzeko lehiatuko dira igandean Eibarko Astelenan.

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

2025-05-05

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

Unai Lasok min du belaunean eta ez du larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko.

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

2025-05-04

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

22-4 irabazi dio Dariori Bilbon, final-laurdenetako ligako hirugarren jardunaldian, eta garaipen honekin Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela ziurtatu du.

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

2025-05-03

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

Jadanik finalerdietarako sailkatuta dagoen Larrazabalek 22-7 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store