Eskuz Binakako Txapelketan parte hartuko duten zortzi bikoteak aurkeztu dituzte gaur

• Baiko Pilotak aurkeztu dituen lau bikoteak: Olaizola II-Rezusta, Artola-Aranguren, Urrutikoetxea-Imaz eta Peña II-Albisu

• Aspe ordezkatuko duten lau bikoteak: Altuna III-Mariezkurrena II, Jaka-Martija, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II-Zabaleta

Bilbo, 2020ko abenduaren 29a

Txapelketan parte hartuko duten 8 bikoteak bertan izan dira. Enpresa bakoitzeko zortzi pilotari. Baiko Pilotak bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin Olaizola II-Rezusta, Artola-Aranguren, Urrutikoetxea-Imaz eta Peña II-Albisu. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III-Mariezkurrena II, Jaka-Martija, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Elezkano II-Zabaleta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan Eibarren hasi eta maiatzera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL 2021 Txapelketa. Jai egunik egon ezik, lau pilota jaialdi izango dira astebururo ostiraletik astelehenera bitartean.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligaxkara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko.

Final handia Bizkaia Frontoian izango da maiatzaren 9an, igandean.

2020-12-29

Azken albisteak

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

2025-05-07

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

Artola eta P.Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela eskuratzeko lehiatuko dira igandean Eibarko Astelenan.

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

2025-05-05

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

Unai Lasok min du belaunean eta ez du larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko.

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

2025-05-04

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

22-4 irabazi dio Dariori Bilbon, final-laurdenetako ligako hirugarren jardunaldian, eta garaipen honekin Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela ziurtatu du.

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

2025-05-03

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

Jadanik finalerdietarako sailkatuta dagoen Larrazabalek 22-7 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store