Eskuz Binakako 2021 Promozio Txapelketan lehiatuko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte gaur

• Baiko Pilotak aurkeztu dituen lau bikoteak: Zubizarreta III-Uriondo, Arteaga II-Elizegi, Alberdi-Salaverri II eta Larrazabal-Eskiroz

• Aspe ordezkatuko duten lau bikoteak: Elordi-Garmendia, Salaberria-O.Etxebarria, Egiguren V-Ruiz eta Zabala-Erostarbe

Bilbo, 2020ko abenduaren 30a

Eskuz Binakako Promozio mailako Txapelketan parte hartuko duten 8 bikoteak aurkeztu dituzte gaur goizean Bizkaia Frontoian. Enpresa bakoitzeko zortzi pilotari. Baiko Pilotak bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Zubizarreta III-Uriondo, Arteaga II-Elizegi, Alberdi-Salaverri II eta Larrazabal-Eskiroz. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Elordi-Garmendia, Salaberria-O.Etxebarria, Egiguren V-Ruiz eta Zabala-Erostarbe aurkeztu ditu.

Ostiral honetan Eibarren hasi eta maiatzera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Promozio mailako 2021 Txapelketa. Jai egunik egon ezik, lau pilota jaialdi izango dira astebururo ostiraletik astelehenera bitartean.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligaxkara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Final handia maiatzaren 8an izango da. 

2020-12-30

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store