Zubizarreta III-Erasunek garaipenarekin itxi zuten Binakako Promozio Txapelketako aurreneko jardunaldia

Gorabehera handiko partida eskeini zuten atzo Alberdi-Salaverri II eta Zubizarreta III-Erasun bikoteek. Norgehiagokaren hasieran urdinek bost tanto jarraian egin ondoren, gorriek lau tantorekin erantzun zuten, eta berehala beste sei tanto egin zituzten urdinek. Kolpeka partida apurtzea lortu zuten Zubizarreta III-Erasunek eta azkenean 12-22 irabazi zuten partida, Promozio txapelketako aurreneko puntua eskuratuz.

Binakako Txapelketari dagokionez, Elezkano II-Zabaletak aise gainditu zituzten Ezkurdia-L.Galarza Irungo Uranzu pilotalekuan. Markagailuak 1-2 baino ez zuenean adierazten, urdinek hamasei tanto egin zituzten jarraian norgehiagoka erabakita utziz. Azkenean, 22-3 irabazi zuten Elezkano II-Zabaletak.

Emaitza: Alberdi-Salaverri II 12-22 Zubizarreta III-Erasun
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 5 minutu
Pilotakadak: 500
Berdinketak: 1-1, 2-2, 6-6
Gorriz (Alberdi-Salaverri II): 6 tanto egin dituzte eta 9 galdu
Urdinez (Zubizarreta III-Erasun): 13 tanto egin dituzte eta 6 galdu
Lehenengo partida: Ezkurdia-L.Galarza 3-22 Elezkano II-Zabaleta

2021/01/05

Azken albisteak

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store