Olaizola II-Rezustaren bigarren garaipena Binakako Txapelketan

Guztia dago egiteke Binakako Txapelketa honetan, baina badaezpada, Olaizola II.ak eta Rezustak sailkapen ligako bigarren puntua eskuratu dute gaur Eibarren. Aurreneko jardunaldian ikusitakoaren ondoren, lehia estua aurreikusi zitekeen Olaizola II-Rezusta eta Peña II-Albisuren artean. Eta halaxe izan da.

Partidaren lehen zatian, markagailuan launa berdinduta zihoazenean, gorriek sei tanto egin dituzte jarraian eta bidea egin dute baina hamazazpigarren tantoan berriz egin dute topo bi bikoteek. Azken txanpan, gehiago asmatu dute Olaizola II.ak eta Rezustak eta 22-19 irabaztea lortu dute.

Binakako Promozio Txapelketari dagokionez, Elordi-Garmendiak sailkapen ligako bigarren puntua bereganatu dute Egiguren V-Ruizen aurka 22-13 irabazi ondoren. Eta pilota jaialdiaren irekierako neurketan, P.Etxeberria-Tolosak 22-14 gainditu diztuzte Dario eta Bikuña.

Emaitza: Olaizola II-Rezusta 22-19 Peña II-Albisu
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 8 minutu
Pilotakadak: 591
Berdinketak: 4-4, 17-17, 18-18, 19-19
Gorriz (Olaizola II-Rezusta): 10 tanto egin dituzte eta 6 galdu
Urdinez (Peña II-Albisu): 13 tanto egin dituzte eta 12 galdu
Lehenengo partida: Dario-Bikuña 14-22 P.Etxeberia-Tolosa

Promozio Txapelketa: Elordi-Garmendia 22-13 Egiguren V-Ruiz

2021/01/06

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store