Alberdi-Salaverri II.ak aurreneko puntua eskuratu dute Promozio Txapelketan (22-17)

Partida hasiera gogorra eta estua eskeini dute lau pilotariek. Aurreneko atsedenaldi luzera iristerako, 12-10, bi bikoteek ia laurehun pilotakada joak zituzten jadanik.

Bazirudien Bakaikoa-Elizegik eta Alberdi-Salaverri II.ak ezin izango ziotela erritmo horri eutsi, baina ahaleginean iraun egin dute eta ordu bat eta hemezortzi minutuko partidan 841 pilotakada jo dituzte orotara.
Partidaren lehenengo zatian ez da alde nabarmenik izan ez bataren eta ez bestearen alde, baina 14-10 zihoazenean, urdinek hamar tanto egin dituzte eta partida zatitzea lortu dute.

Amaieran Bakaikoa eta Elizegi urdinen parera hurreratu badira ere -17-20-, Alberdi-Salaverri II.ak partida ixtea lortu dute.

Binakako Txapelketari dagokionez, Elezkano II-Zabaletak 22-19 gainditu dituzte Jaka-Martija.

Emaitza: Bakaikoa-Elizegi 17-22 Alberdi-Salaverri II
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 18 minutu
Pilotakadak: 841
Berdinketak: 2-2, 10-10, 14-14
Gorriz (Bakaikoa-Elizegi): 9 tanto egin dituzte eta 16 galdu
Urdinez (Alberdi-Salaverri II): 6 tanto egin dituzte eta 8 galdu

Binakako Txapelketa: Jaka-Martija 19-22 Elezkano II-Zabaleta

2021/01/12

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

2026/01/24

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Hendaian, eta Jaka-Iztuetak 22-19 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Getarian. Serie Bn Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Peña II.ak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean

2026/01/23

Peña II.ak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean

Lasok giharretako mina du hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Nafarroa Arenan.

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store