Buruz Buruko EPEL 2021 Txapelketa aurkeztu dute goizean Donostian

• Gaur goizean Buruz Burukoaren edizio berri bat aurkeztu dute Donostiako Kursaalen. Altuna III, Dario, Elezkano II, eta Urrutikoetxea izango dira talde-buruak

• Bederatzigarren urtez jarraian CaixaBank izango da eskupilota txapelketa garrantzitsuenaren babesle nagusia

Txapelketan parte hartuko duten 12 pilotariak han izan dira. Egungo txapelduna, Erik Jaka ez da bertan izan perikarditisa diagnostikatu baitiote egunotan eta atseden hartu beharko du. Bere tokia Arteaga II.ak, Promozio mailako txapeldunak beteko du.

Baiko Pilotak bere koadroko sei pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI, Peña II, Artola eta Arteaga II. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III, Dario, Elezkano II, Ezkurdia, Zabaleta eta Rezusta aurkeztu ditu.

Aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako hurrengo kanporaketak utzi ditu: Ezkurdia-Peña II, partida honetako irabazleak Altuna III.aren aurka jokatuko du final laurdenetan; Zabaleta-Arteaga II, garaileak Dario izango du aurkari final-laurdenetan; Bengoetxea VI-Rezusta, hurrengo kanporaketan Elezkano II.a izango du zain; eta Agirre-Artola, final-laurdenetan Urrutikoetxea izango du aurrez aurre.

Finala ekainaren 13an jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Donostiako Kursaalen egindako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Ipar Eremuko zuzendariak, Borja Oses EPELeko Lehiaketa Epaileak, Unai Iglesias Baiko Pilotako ordezkariak eta Inaxio Errandonea ASPE Pelotako ordezkariak.

Aurreko edizioan gehitutako berrikuntzei eutsi die EPELek:

Sakeak: Pasako marra sei t’erdiko koadroan jarriko da
Botileroak: Parte hartzaileek botileroak izango dituzte
Partida atzerapenak: Finala bakarrik atzeratu ahal izango da

2021/05/12

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

2025/12/07

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak garaipena lortu dute Donostian Laso-Albisuri 22-20 irabazita. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Zabala-Martijak garaipena lortu dute Bartzelonan

2025/12/06

Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

2025/12/06

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena lortu dute P.Etxeberria-Rezustari 22-14 irabazita. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

2025/11/30

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak bigarren puntua lortu dute Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store