Nafarroako 4 ½ ko Txapelketa hasiko da larunbatean

• Urrutikoetxea, Agirre, Zubizarreta III, Bengoetxea VI, Peña II eta Laso pilotariak aurkeztuko ditu Baikok

• Baikok eta Aspek finalean gurutzatuko dituzte bi koadroetako pilotariak

• Finala uztailaren 7an jokatuko da, publikorik gabe, Labriten

A taldean kokatuta dagoen Bengoetxea VI-Zubizarreta III partidarekin emango diote hasiera larunbatean, Zaldibarren, Nafarroako 4 ½ ko txapelketari. Norgehiagoka honetako irabazleak Agirre izango du zain ekainaren 26an.

Egun horretan, ekainaren 26an, Larrabetzun, B taldeko Laso-Peña II.ak neurtuko dituzte indarrak eta irabazleak Urrutikoetxearen aurka jokatuko du uztailaren 2an Altsasun.

Baikoren adarreko finalerdia, A taldeko irabazlea-B taldeko irabazlea, uztailaren 4an jokatuko da Lizarran.

Eta Nafarroako 4 ½ ko Txapelketako finala, uztailaren 7an, jokatuko dute Labriten, publikorik gabe, koadro bietako adarretako irabazleek.

2021/06/07

Azken albisteak

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

2025/09/01

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

San Mateo Torneoa irailaren 19an hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 28ko bi finalekin amaituko da.

Artola-Martijak Zabala-Mariezkurrena II.a menderatu dituzte CaixaBank Mastersean

2025/08/31

Artola-Martijak 22-10 gainditu dituzte Zabala-Mariezkurrena II.a Tolosako Beotibarren. Serie Bn Alberdi II-Gabirondok garaipena lortu dute Agirre-Eskuzaren aurka.

Jaka-Zabaletak eta Larrazabal-Rezustak puntu berri bana lortu dute CaixaBank Mastersean

2025/08/31

Jaka-Zabaletak eta Larrazabal-Rezustak puntu berri bana lortu dute CaixaBank Mastersean

Jaka-Zabaletak 22-20 irabazi diete Ezkurdia-Iztuetari Irurtzunen, eta Larrazabal-Rezustak 22-18 gainditu dituzte Elordi-Albisu Ilunberrin. Serie Bn, Dario-Eskirozek eta Bakaikoa-Bikuñak lortu dute garaipena.

Artola-Iztueta Donostia Hiria 2025 Torneoko txapeldunorde geratu dira

2025/08/30

Artola-Iztueta Donostia Hiria 2025 Torneoko txapeldunorde geratu dira

Artola-Iztuetak 22-6 galdu dute Altuna III-Rezustaren aurka Atano III.ean jokatutako finalean. Eta Egiguren V-Bikuñak irabazi dute Donostia Hiria Serie B Torneoa. Altuna III.a aukeratu dute finaleko pilotari onena Serie An, eta Bikuña Serie Bn.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store