Oharra EPEL – 4 1/2ko finala

2021eko azaroaren 15a

Esku Pilotako Enpresen Ligak (EPEL) honako hau azaltzen du jakinarazpen honen bidez.

 Atzoko jaialdian, Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu zen 4 ½ ko Eusko Label Txapelketako finalean, antolatzaileek Altuna III.aren eta Lasoren arteko partida gelditu behar izan zuten une batez markagailuan 19 tantoko berdinketarekin zihoanean.

Neurri hori honen ondorioz hartu zen.

Jaialdiaren aurretik eta jaialdian zehar, antolatzaileek askotan gogorarazi zieten bertaratutako pertsonei maskara nahitaez erabili behar dela esparruan, indarrean dauden xedapenen arabera. Bertaratutako pertsona gehienek maskara eraman zuten une oro, nahiz eta bertaratutakoen gutxi batzuek, ohartarazpen ugari egin arren, ez zuten errespetatzen antolatzaileek megafoniaren bidez gogoratutakoa.

Agintari eskudunek, jaialdian zehar, ahal zen guztia egiteko eskatu ziguten, bertaratutako pertsona guztiek maskara erabiltzen zutela ziurtatzeko. Parte-hartzaile gutxi batzuek ez zutela jaramonik egiten ikusita, egokitzat jotzen zen neurriaren alde egin zuen antolakuntzak. Gertatzen ari zena ikusita, finala izan arren, partida geratzea neurri justifikatua eta beharrezkoa zela pentsatu zen, maskararik ez zeramaten pertsonak egoeraren jakitun izan zitezen, megafoniaz behin eta berriz emandako abisuen bidez nahikoa ez zela ematen baitzuen. Zorionez, partida geldiarazteko neurri horrekin, maskara erabiltzeko araua bete ez zuten pertsona horiek beren jarrera bertan behera utzi zuten, eta partidua berehala berrezarri ahal izan zen.

Sentitzen dugu egoera horrek finala jokatzen ari ziren pilotariei eta, derrigorra den moduan, musukoa zeramaten
bertaratutakoei eragin zien kaltea edo ondoeza.

Azkenik, aukera baliatu nahi dugu frontoira doazen pilotazaleei gogorarazteko osasun-agintariek pertsonen osasuna babesteko eman dituzten neurriak uneoro bete behar direla. Gu guztion betebeharra da aipatutako arauak une oro betetzea, pertsonen osasuna gailendu behar baita beste ezeren gainetik. Horregatik, frontoira doazen pertsonei erantzukizunez jokatzea eskatzen diegu, agintariek emandako araudiak errespetatuz.

Oharra EPEL – 4 1/2ko finala

2021/11/15

Azken albisteak

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

2025/12/20

Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Oharra EPEL – Biharko Lekeition aurreikusitako jaialdia Gernikako Santanape pilotalekuan egingo da

Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak gora egin dute sailkapenean

2025/12/20

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak gora egin dute sailkapenean

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store