Eskuz Binakako 2022 Promozio Txapelketan lehiatuko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte gaur

• Baiko Pilotak aurkeztu dituen lau bikoteak: Zubizarreta III-Eskiroz, Larrazabal-Salaverri II, Alberdi-Uriondo eta Bakaikoa II-Elizegi
• Aspe ordezkatuko duten lau bikoteak: Victor-Gaskue, Zabala-O.Etxebarria, Egiguren V-Untoria eta Salaberria-Erostarbe

Bilbo, 2021eko azaroaren 17a

Eskuz Binakako Promozio mailako Txapelketan parte hartuko duten 8 bikoteak aurkeztu dituzte Baikok eta Aspek gaur goizean Bizkaia Frontoian.

Baikok bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Zubizarreta III-Eskiroz, Larrazabal-Salaverri II, Alberdi-Uriondo eta Bakaikoa II-Elizegi.
Helburu berarekin, ASPEk Victor-Gaskue, Zabala-O.Etxebarria, Egiguren V-Untoria eta Salaberria-Erostarbe aurkeztu ditu.

Eskuz Binakako Txapelketa eta Eskuz Binakako Promozio Txapelketa ostiral honetan hasiko dira Berriozarren eta martxora bitartean luzatuko dira. Lau pilota jaialdi izango dira astebururo ostiraletik igandera bitartean, nahiz eta egutegiaren arabera jaialdi batzuk jaiegunetan antolatuko dituzten.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko.

Final handia martxoaren 27an izango da Labriten.

2021/11/17

Azken albisteak

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Altuna III-Ezkurdiak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu dute

2026/02/28

Altuna III-Ezkurdiak 22-16 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Donostiako Atano III.ean Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo partidan. Serie Bn Dario-Lozak lehenengo puntua lortu dute Salaberria-Gaskueri 22-16 irabazi ondoren Baños de Rio Tobian.

Peña II-Salaverri II.ak ezin izan dituzte garaipenarekin hasi Binakako Serie B Txapelketako finalerdiak

Peña II-Salaverri II.ak 22-11 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Orozkon hasi den finalerdietako ligako lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store