Binakako Serie A eta Serie B Txapelketetak aurkeztu dira gaur

Bi txapelketak ostiral honetan hasiko dira, eta Serie A martxoaren 29an amaituko da Nafarroa Arenako finalarekin

Gaur goizeko aurkezpenean Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda ezagutzera eman dute Baikok eta Aspek.

Bikoteak Serie A

BAIKOARTOLA-IMAZJAKA-IZTUETALARRAZABAL-MARIEZKURRENA IILASO-ALBISU
ASPEALTUNA III-EZKURDIAELORDI-ZABALETAP.ETXEBERRIA-REZUSTAZABALA-MARTIJA

Bikoteak Serie B

BAIKOPEÑA II-SALAVERRI IISENAR-UGARTEMENDIAZUBIZARRETA III-ARANGURENAMIANO-ESKIROZ
ASPEDARIO-LOZAMURUA-GABIRODOREKALDE-BIKUÑASALABERRIA-GASKUE

Hasiera ostiralean Beasainen

Elordi-Zabaleta eta Zabala-Martija bikoteek emango diote hasiera Serie A Txapelketari ostiral honetan Beasainen. Larunbatean, Logroñoko Adarragan jokatuko dute Altuna III-Ezkurdia eta P.Etxeberria-Rezustak. Igandean, Jaka-Iztueta eta Larrazabal-Mariezkurrena II.a izango dira aurrez aurre Agoitzen. Eta igandean, Tolosan, Artola-Imazek eta Laso-Albisuk emango diote amaiera lehen jardunaldiari.

Sailkapen liga, playoffak, finalerdietako liga eta finala Serie A eta Serie B txapelketetan

Bi txapelketetan, bikoteak bi aldiz lehiatuko dira 14 jardunaldi izango dituen sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutakoek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta Serie A Txapelketako final handia Nafarroa Arenan jokatuko da martxoaren 29an.

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude jadanik EntradasFronton atarian.

2025/11/18

Azken albisteak

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Altuna III-Ezkurdiak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu dute

2026/02/28

Altuna III-Ezkurdiak 22-16 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Donostiako Atano III.ean Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo partidan. Serie Bn Dario-Lozak lehenengo puntua lortu dute Salaberria-Gaskueri 22-16 irabazi ondoren Baños de Rio Tobian.

Peña II-Salaverri II.ak ezin izan dituzte garaipenarekin hasi Binakako Serie B Txapelketako finalerdiak

Peña II-Salaverri II.ak 22-11 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Orozkon hasi den finalerdietako ligako lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store