EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) eta Errioxako Gobernuak akordio bat adostu dute, 2026ko denboraldiko txapelketa profesionalak Errioxako pilotalekuetan ere jokatzea ahalbidetuko duena. Lankidetza horrekin, Errioxak indartu egiten du pilotazaleen egutegian duen presentzia, eta zaleei Txapelketa nagusiak hurbiltzen dizkie.

Hitzarmena Logroñoko Adarraga pilotalekuan aurkeztu da, eta bertan izan dira Jose Luis Perez Pastor Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Diego Azcona Kirol eta Gazteriako zuzendari nagusia, Baiko eta ASPEko ordezkariak, Esku Pilotako Enpresen Ligakoak (EPEL), eta Juan Jose Belmonte Errioxako Pilota Federazioko presidentea. Ruben Salaverri, Javier Zabala, Dario Gomez eta Carmelo Loza pilotari errioxarrak ere izan dira aurkezpenean, Errioxan pilotaren hazkundea indartzen duen ekimen hau babestuz.

Akordioaren aurkezpenean, Perez Pastorrek azpimarratu du esku pilota nortasun ikurra dela Errioxarentzat, eta belaunaldien arteko topagunea. EPELen izenean, Jose Ramon Garaik adierazi duenez, “Errioxak tradizio pilotazale handia izan du eta du, eta profesional onenen artean dauden pilotariak ere bai. Akordio honi esker, merezi duen protagonismoa itzuliko diogu Adarraga pilotalekuari, eta Errioxako publikoari pilota profesionalaren mailarik onena eskainiko diogu”.

2026an, Adarraga pilotalekua esku pilota profesionaleko hiru txapelketa handien zirkuitoan egongo da, eta gutxienez lau aldiz bisitatuko da Binakako, Buruz Buruko eta 4 1/2ko txapelketetan. Gainera, jaialdi horietako batek Binakako Txapelketako finalerdietako bat hartuko du.

Honekin batera, gutxienez bost jaialdi hartuko dituen Errioxako Opena egingo da. Maiatza eta uztaila bitartean egingo da Errioxako frontoietan, eta finala Adarraga pilotalekuan jokatuko da.

2025/11/06

Azken albisteak

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Altuna III-Ezkurdiak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu dute

2026/02/28

Altuna III-Ezkurdiak 22-16 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Donostiako Atano III.ean Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo partidan. Serie Bn Dario-Lozak lehenengo puntua lortu dute Salaberria-Gaskueri 22-16 irabazi ondoren Baños de Rio Tobian.

Peña II-Salaverri II.ak ezin izan dituzte garaipenarekin hasi Binakako Serie B Txapelketako finalerdiak

Peña II-Salaverri II.ak 22-11 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Orozkon hasi den finalerdietako ligako lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store