MEGAk profesionalen esku pilota partidak emango ditu

Bainetek eta MEGAk bat egin dute esku pilota profesionala zabaltzeko.

Igande honetatik aurrera, urriak 12, 10:00etan, MEGA kanalean, Sergio Vegasen eskutik, “FRONTÓN MEGA” esku pilota profesionalaren emanaldiak hasiko dira. Lehen saio honetan, gaur egun pilotari profesionalak jokatzen ari diren 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako Ezkurdia eta Larrazabalen arteko partidaz gozatu ahal izango da. Emankizun hauetan, sei txapela irabazitako Ruben Beloki pilotari ohi profesionalaren laguntza berezia izango dute.

Igande honetan “FRONTÓN MEGA”-n ikusi ahal izango den Ezkurdia-Larrazabal norgehiagokak final-laurdenetako ligari hasiera emango dio. Fase honetan lortutako puntu bakoitza oso garrantzitsua izango da finalerdietara sailkatu ahal izateko.

Larrazabal eta Ezkurdia etxeko lanak eginda iritsi dira partidara, final-zortzirenetako kanporaketan euren aurkariak mendean hartuta. Amurrioko aurrelariak Zubizarreta III.a txapelketatik kanpo utzi zuen Eibarko Astelena pilotalekuan 22-15eko emaitzarekin, eta Ezkurdiak ostiralean lortu zuen txartela Zallan, Elordi 22-17 mendean hartuta.

Emisioak igandero izango dira, 10:00etan, MEGA kanalean.

2025/10/10

Azken albisteak

Jakak garaipena lortu du Atarrabian, eta Larrazabalek galdu egin du Azkoitian, 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenen hasieran

2025/10/11

Jakak 22-18 gainditu du P.Etxeberria, eta lehen puntua eskuratu du. Larrazabalek, berriz, 22-19 galdu du Ezkurdiaren aurka. Serie Bn, bai Agirrek eta baita Senarrek ere, irabazi egin dute.

Jadanik salgai daude 2025eko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

2025/10/09

Jadanik salgai daude 2025eko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak

Eguerdiko 12:00etan, jarri dira salgai azaroaren 1ean Gasteizen, eta azaroaren 2 an Donostian jokatuko diren 2025eko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako sarrerak.

Morgaetxebarriari atzamarrean ebakuntza egin diote gaur goizean

2025/10/06

Morgaetxebarriari atzamarrean ebakuntza egin diote gaur goizean

Amorebieta-Etxanoko atzelariak entrenamendu batean hautsi zuen atzamarra, eta ebakuntza egin diote gaur goizean Gasteizen.

Larrazabalek 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga osatu du

2025/10/05

Larrazabalek 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga osatu du

Larrazabalek Zubizarreta III.a kanporatu du Eibarren final-zortzirenen itxieran. 4 1/2 Serie B Txapelketan, gaur debuta egin duen Rekaldek, kanpoan utzi du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store