EPELek Pilotaren Izartegia aurkeztu du gaur

Luciano Juaristi, Atano X.a, izan da gaur eguerdian Esku Pilota Enpresen Ligak aurkeztutako Pilotaren Izartegian sartu den lehen pilotaria.

Buruz Buruko txapeldunak eta esku-pilotako hainbat profesional izan dira gaur eguerdian Sondikako Maipú jatetxean egin den Pilotaren Izartegiaren aurkezpenean.

2025. urte honetan, Buruz Buruko lehen finalaren 85. urteurrena da, eta gertaera historiko honekin bat eginez, EPELek, Esku Pilota Enpresen Ligak, Pilotaren Izartegia aurkeztu du.

Pilotaren Izartegiak, hasiera batean espazio birtual bat izango bada ere, etorkizunean kokapen fisiko bat izango du, eta kirol honetan arrastoa utzi duten pilotariek izango dute lekua bertan.

Luciano Juaristi, Atano X.a, izan da Pilotaren Izartegian sartu den lehen omendua. Pilotari profesionalen saga historiko bateko kidea, Atano X.ak, Atano III.a ospetsuaren loba, 24 urterekin debutatu zuen pilotari profesional gisa. 1965 eta 1969 urteen artean Atano X.ak elkarren segidako bost Buruz Buruko final jokatu zituen. Horietatik bigarrena irabazi zuen, Eibarko Astelenan, eta laugarrena, Donostiako Anoeta pilotalekuan. Buruz Buruko bi txapel lortuta, 1974an erretiratu zen Atano X.a.

Luciano Juaristik, Atano X.ak, EPELen urrezko intsignia jaso du eta honekin batera, Pilotaren Izartegian sartu da.

2025-05-29

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store