Ostegun honetan San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handituko da

Ostegunean, apirilak 17, eguerdiko 14:00etan, San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Joan den apirilaren 10ean salgai jarri ziren lehen sarrerak ia agortuta daudelarik, ostegun honetan San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago aterako dira. Aurten ere eskaria handitu egin da, bai San Fermin Torneorako, bai uztailaren 7an Nafarroa Arenan jokatuko den 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako. Pilotazaleek inoiz baino hobeto erantzun dute salmentaren lehen egun hauetan, eta, horregatik, sarrera gehiagoren eskaintza iaz baino hilabete lehenago handitu da.

Sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai entradasfronton atarian.

2025-04-15

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store