Astorek pilotarientzako kamiseta berria aurkeztu du

Astorek Baikoko eta Aspeko pilotarientzat hurrengo bi urteetarako diseinatu duen kamiseta berria aurkeztu du gaur goizean Arrasateko egoitzan.

Ekitaldian izan dira Iñigo Unanue, Astoreko salmenten koordinatzailea; Unai Iglesias, Baikoko zuzendari komertziala; Inaxio Errandonea, Aspeko zuzendari komertziala, eta bi enpresetako hainbat pilotari, tartean 2022ko Binakako Txapelketako finalistak: Unai Laso, Ander Imaz, Jokin Altuna eta Julen Martija.

Pilotariak janzten urteak daramatza Astorek eta oraingoan birziklatutako ehunez egindako kamiseta tekniko bat aurkeztu du.

Baiko zein Asperentzat bi koloretan diseinatutako elastiko berria Astoreko ohiko saltokietan eta Baiko eta Asperen webguneetan egongo da salgai apirilaren 13tik aurrera.

2022-03-23

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store