Iruñeko Labrit pilotalekuan ospatuko da larunbat honetan Nafarroako Pilota Eguna.
Bertan izan dira Unai Iglesias, Baiko Pilotako zuzendari komertziala; Javier Conde, Nafarroako Pilota Federazioko presidentea; eta Unai Laso eta Jon Mariezkurrena Baikoko pilotariak.
Nafarroako Pilota Egunean, beste edozein larunbatetan bezala, bi partidako pilota jaialdia izango da Labriten, baina familia eta jai giroko gehigarri bat izango du zuzeneko musikarekin eta kirol materialaren zozketekin frontoira sartzen diren pertsona guztientzat.
Labriteko ateak 15:45ean irekiko dira eta gaztetxoek pilotan jokatu eta argazkiak atera ahal izango dituzte jaialdiko pilotariekin.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, hainbat deskonturekin, entradasfronton webgunean
2022/04/06
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA