Buruz Buruko Txapelketa jokatzen ari diren pilotariek erakutsitako lehiakortasun-maila handiak, jende ugari erakarri du bai pilotalekuetara, eta baita ETBko telebistako zuzeneko emanaldietara ere.
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen jardunaldiak 156.000 pertsonako audientzia metatua izan du larunbatean eta 118.000 lagunekoa igandean.
Hurrengo jardunaldian, Rezusta eta Artola, Jaka eta Laso, Altuna III.a eta Ezkurdia, eta Zabaleta eta Dario lehiatuko dira nor baino nor, eta orain arte ikusitakoaren arabera, ikusmin handia espero da pilotazaleen artean.
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldirako sarrerak salgai daude jadanik entradasfronton atarian
2022-04-26
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA