IX. Bizkaia Torneoa aurkeztu da gaur

• Ekainaren 11n hasiko da Gallartan eta finala Bizkaia Frontoian izango da Aste Nagusian
• Torneoa hiru modalitatetan jokatuko da: 4 1/2an, binaka, eta buruz buru
• Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da, gero finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren finala jokatzeko
• Laso, Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a, Urrutikoetxea eta Irribarria izango dira sei taldeetako kapitainak

Bilbo, 2022ko maiatzaren 19a

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Torneoaren bederatzigarren edizioaren xehetasunak eman ditu, Unai Iglesias Baikoko arduradun komertzialarekin eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialarekin batera.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta bertan parte hartuko duten pilotariak izan dira aurkezpenean. Taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartzen dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

Kanporaketak ekainaren 11n (Gallarta), 12an (Abadiño, Matiena), 18an (Zierbena) eta 19an (Arrigorriaga) jokatuko dira eta finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Sarrerak www.entradasfronton.com webgunean, eta pilotalekuetako leihatiletan jarriko dira salgai partida egunean.

IX. Bizkaia Torneoa aurkeztu da gaur

2022/05/19

Azken albisteak

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

2025/07/09

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

Artola-Iztuetak 22-12 gainditu dituzte Altuna III-Bikuña, eta finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-10 irabazi diete Egiguren V-Gaskueri.

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

2025/07/08

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

Urrutikoetxea-Albisuk 22-19 irabazi dute Ezkurdia-Martijaren aurka finalerdietako ligaren hasieran. Serie B Torneoan, Jaka-Ugartemendiak 22-16 gainditu dituzte Murua-Aldabe.

Peña II.ak irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa

2025/07/07

Peña II.ak irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa

Peña II.ak 22-20 irabazi dio Zabalari azken zatian erabaki den final zirraragarri batean.

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Fermin Torneoan

2025/07/06

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Fermin Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-7 irabazi diete Elordi-Rezustari San Fermin Serie A Torneoko bigarren kanporaketan. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek, De la Fuente-Tolosa gainditu dituzte.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store