Baikok eta Lasok 2027ra arte berritu eta luzatu dute akordioa

Jose Ramon Garaik, Baiko Pilotako zuzendariak, eta Unai Lasok, Baiko Pilotako pilotariak, gaur goizean prentsaurrekoan iragarri dutenez, bi aldeak 2027ra arte batuko dituen akordioa berritu eta luzetu dute.

Jose Ramon Garaik eta Unai Lasok azpimarratu dute akordioa azkarra izan dela, bi aldeek akordioa sinatzeko borondatea argi zutelako.

Baiko Pilotako zuzendariak azpimarratu du azken denboraldi honetan Lasok jauzi handia egin duela “bai bere jokoan bai bere errendimenduan”, eta gaineratu duenez, “ziur gaude oraindik ez duela goia jo eta datozen urteetan hobetuko dituela”. Horrekin batera nabarmendu du Laso erreferentziazko pilotari bihurtzen dela Baikon, eta enpresak “itxaropen handiak” dituela horretan jarrita.

Bestalde, Unai Lasok eskerrak eman dizkio Baiko Pilotari, “bost urte hauek aurrera eramateko nigan jarri duen konfiantzagatik”. Eta ilusio handia agertu du, “orain bost urte baititut aurretik pilotaz gozatzen jarraitzeko, eta hori da egitea gehien gustatzen zaidana”.

2022/06/27

Azken albisteak

Artola-Imazek eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak laugarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan

2025/12/30

Artola-Imazek 22-19 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Azkoitian, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 menderatu dituzte Elordi-Zabaleta Durangon. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute Durangon, eta Dario-Lozak Baños de Rio Tobian.

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

2025/12/28

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

Laso-Albisuk 22-10 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Gasteizko Ogetan, eta bosgarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Logroñoko Adarragan partida estu batean

2025/12/27

Jaka-Iztuetak 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Logroñon. Serie Bn Darío-Lozak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

2025/12/27

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-19 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Barañainen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store