Larrazabalek Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Iker Larrazabal akordio batera iritsi dira eta beste 3 urtez luzatu dute kontratua.

Denboraldi ona izaten ari dela nabarmendu du Amurrioko aurrelariak, “Serie Bko Txapelketetan, Binakako finalera iritsi ginen eta Buruz Burukoa irabazi nuen, eta ditudan aukera guztiak aprobetxatzen saiatzen ari naiz”. Horrekin lotuta, Larrazabalek nabarmendu du, “emaitza onek beti laguntzen dute”.

Larrazabalek larunbat honetan bertan jokatuko du Lekeition, Rezustarekin batera, Artola ordezkatuz, Peña II-Zabaletaren aurka CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldian.

2024/09/05

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Donostian

2025/10/30

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Donostian

Altuna III.a eta P.Etxeberria finalerako sailkatzen saiatuko dira igande honetan Donostiako Atano III.ean.

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

2025/10/28

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

Finalerako txartela eskuratzeko asmoarekin kantxaratuko dira larunbat honetan Ezkurdia eta Zabala Gasteizko Ogeta pilotalekura.

Peña II.ak garaipenarekin esan dio agur 4 1/2 Eusko Label 2025 Txapelketari

2025/10/26

Peña II.ak garaipenarekin esan dio agur 4 1/2 Eusko Label 2025 Txapelketari

Peña II.ak 22-14 irabazi dio Bakaikoari, hau ere kanporatuta, final-laurdenetako ligako azken partidan. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Rekaldek Salaberriari irabazi dio.

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da

2025/10/25

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da

Amianok 22-15 irabazi dio Egiguren V.ari Tolosako Beotibarren, eta 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store