Urduñan izandako euri jasaren ondorioz, ura sartu da frontoira, eta bertan behera utzi behar izan dute jokatzen ari ziren pilota jaialdia. Ezkurdia-Albisu eta Peña II-Zabaleta bikoteek gaur arratsaldean jokatzekoak ziren CaixaBank Masterseko partida irailaren 4an jokatuko dute. Larrazabal-Morgaetxebarria vs Senar-Ugartemendia partidak emango dio hasiera jaialdiari asteazkenean arratsaldeko 19:30etik aurrera. Gaurko erositako sarrerek egun horretarako balioko dute.
2024-08-31
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA