Abuztuaren 5ean hasiko da Andre Maria Zuria 2024 Torneoa  

Abuztuaren 5ean, astelehena, lehen finalerdia jokatuko dute Artola-Mariezkurrena II eta Laso-Albisu bikoteek, eta hurrengo egunean, abuztuaren 6an, bigarren finalerdia jokatuko dute Altuna III-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 8ko finalean gurutzatuko dira, Gasteizko Ogetan.

Andre Maria Zuria Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian erosi daitezke. 

EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioa

EPELek beste urtebetez luzatu du Gasteizko Udalarekin 2024/2025 denboraldian Ogeta pilotalekuan eskupilota profesionaleko partidak egiteko akordioa. EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioari esker, hiru jaialdi hartuko dituen Andre Maria Zuria torneoaz gain (bi finalerdi eta finala), gutxienez beste lau jaialdi egingo dira Ogeta pilotalekuan, txapelketa bakoitzean (4 ½, Binakaka eta Buruz Buru) bat gutxienez, eta horietako baten finalerdi bat jokatuko litzateke.

2024-07-16

  • 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoa abuztuaren 5ean hasiko da, astelehena, eta finala hilaren 8an jokatuko da Ogetan, bi finalerdien ostean
  • Artola-Mariezkurrena II, Laso-Albisu, Altuna III-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre Gasteizko lehian
  • EPELek eta Gasteizko Udalak beste urtebetez luzatu dute akordioa

Abuztuaren 5ean, astelehena, lehen finalerdia jokatuko dute Artola-Mariezkurrena II eta Laso-Albisu bikoteek, eta hurrengo egunean, abuztuaren 6an, bigarren finalerdia jokatuko dute Altuna III-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 8ko finalean gurutzatuko dira, Gasteizko Ogetan.

Andre Maria Zuria Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian erosi daitezke. 

EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioa

EPELek beste urtebetez luzatu du Gasteizko Udalarekin 2024/2025 denboraldian Ogeta pilotalekuan eskupilota profesionaleko partidak egiteko akordioa. EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioari esker, hiru jaialdi hartuko dituen Andre Maria Zuria torneoaz gain (bi finalerdi eta finala), gutxienez beste lau jaialdi egingo dira Ogeta pilotalekuan, txapelketa bakoitzean (4 ½, Binakaka eta Buruz Buru) bat gutxienez, eta horietako baten finalerdi bat jokatuko litzateke.

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store