CaixaBank Mastersak jarriko dio markoa 2024 uda pilotazaleari

Bilbo, 2024ko ekainaren 18a

Esku pilota profesionaleko udako egutegia aurkeztu da gaur. CaixaBank Mastersa aurkezteko balio izan duen ekitaldi honetan, lehiaketan parte hartuko duten bikoteak izan dira. Baikoren eta Asperen zortzina pilotarik hartuko dute parte CaixaBank Masterseko edizio berri honetan, eta bikoteak berriz ere mistoak izango dira, aurreko urteetan bezala.

CaixaBank Mastersa jokatuko duten bikoteak:

CaixaBank Mastersaren aurkezpenean parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko Ipar Lurralde Zuzendariak, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasiko da eta urriaren 6ra arte iraungo du. Pilotariek zazpi jardunaldiko sailkapen liga jokatuko dute eta lehenengo bi bikoteak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara. Hirugarren sailkatuek seigarrenen aurka jokatuko dute playoffetan, eta laugarrenek bosgarrenen aurka. Sailkapen ligako azken bi bikoteak kanporatuta geratuko dira.

Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da CaixaBank Masterseko azken fasea urriaren 4a eta 6a artean.

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke.

2024/06/18

  • San Fermin Torneoak emango dio hasiera udari uztailaren 5ean, eta ondoren CaixaBank Mastersa, Andre Maria Zuria, Aste Nagusia, Donostia Hiria eta San Mateo torneoak jokatuko dira
  • CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasiko da eta urriaren 6an amaituko da Nafarroa Arenako finalarekin
  • Baikoren eta Asperen zortzina pilotarik hartuko dute parte, zortzi bikote misto osatuz
  • Zazpi jardunaldiko sailkapen liga, playoffak, finalerdiak eta finala izango ditu

Bilbo, 2024ko ekainaren 18a

Esku pilota profesionaleko udako egutegia aurkeztu da gaur. CaixaBank Mastersa aurkezteko balio izan duen ekitaldi honetan, lehiaketan parte hartuko duten bikoteak izan dira. Baikoren eta Asperen zortzina pilotarik hartuko dute parte CaixaBank Masterseko edizio berri honetan, eta bikoteak berriz ere mistoak izango dira, aurreko urteetan bezala.

CaixaBank Mastersa jokatuko duten bikoteak:

  • ALTUNA III – IZTUETA
  • ARTOLA – REZUSTA
  • EZKURDIA – ALBISU
  • JAKA – MARTIJA
  • LASO – TOLOSA
  • P.ETXEBERRIA – MARIEZKURRENA II
  • PEÑA II – ZABALETA
  • ZABALA – IMAZ

CaixaBank Mastersaren aurkezpenean parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko Ipar Lurralde Zuzendariak, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasiko da eta urriaren 6ra arte iraungo du. Pilotariek zazpi jardunaldiko sailkapen liga jokatuko dute eta lehenengo bi bikoteak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara. Hirugarren sailkatuek seigarrenen aurka jokatuko dute playoffetan, eta laugarrenek bosgarrenen aurka. Sailkapen ligako azken bi bikoteak kanporatuta geratuko dira.

Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da CaixaBank Masterseko azken fasea urriaren 4a eta 6a artean.

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke.

Azken albisteak

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026/03/28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store