Joan den apirilaren 9an salgai jarritako lehen sarrerak ia agortuta daudelarik, San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarri dira gaur salgai. Pilotazaleek gogo biziz erantzun diote aurten San Fermin 4 1/2 Torneoko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatzeko berriari. Zale gehiagok finalera joateko aukera izateak sarrera eskaria handitu du.
Sarrerak internet bidez eskuratu daitezke www.entradasfronton.com atarian. Goiko kantxan daude kokatuta (114-117), eta 30 eta 45 euro bitarteko salneurria dute.
Autobus zerbitzua
Jaialdirako sarrera dutenentzako, Nafarroa Arena pilotalekura joan-etorria errazteko, uztailaren 7an 9:30etik aurrera doako joan-etorriko autobus zerbitzu bat ezarriko da Iruñeko Autobus Geltokitik.
2024/05/16
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA