XI. Bizkaia Torneoa berrikuntzekin dator

Partida bost setean onena den pilotariak irabaziko du. Ekainaren 1ean hasiko da Urdulizen eta finala abuztuaren 20an izango da Bizkaia Frontoian Aste Nagusian.

Bilbo, 2024ko maiatzaren 15a

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Torneoaren hamaikagarren edizioaren xehetasunak eman ditu, Unai Iglesias Baikoko arduradun komertzialarekin eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialarekin batera.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Sei talde osotuko dituzte, eta taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartuko dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

TALDEABIKOTEAK4 1/2BURUZ BURU
GANEKOGORTAARTOLA-IMAZAGIRRESENAR
SOLLUBELASO-MARIEZKURRENA IIPEÑA IIBAKAIKOA
KOLITZAURRUTIKOETXEA-ALBISUJAKAZUBIZARRETA III
OIZALTUNA III-REZUSTAEZKURDIAEGIGUREN V
GORBEIAELORDI-ZABALETAELEZKANO IISALABERRIA
ANBOTOP.ETXEBERRIA-MARTIJAZABALAEXPOSITO

Kanporaketak ekainaren 1ean Urdulizen (Kolitza vs Ganekogorta), ekainaren 14an Zeanurin (Oiz vs Anboto), ekainaren 15ean Bilboko Deportivon (Sollube vs Kolitza edo Ganekogorta), eta ekainaren 16an Mallabian (Gorbeia vs Oiz edo Anboto) jokatuko dira. Finala abuztuaren 20an, Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia Frontoian jokatuko da.

Partidak setetara jokatuko dira

Bizkaia Torneoa berritasun handi batekin dator. Partida bost setean onena den pilotariak irabaziko du. Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta, desenpatekoa, hiru tantora jokatuko da. Aldaketa honen helburua berdintasuna sustatzea, pilotarien artean jokoa lehiakorragoa izatea, eta publikoarentzat ikuskizuna erakargarriagoa izatea da.

Sarrerak salgai

Sarrerak entradasfronton atarian eskuragarri daude jadanik, eta pilotalekuetako leihatiletan ere jarriko dira salgai jaialdietako egunetan.

2024/05/15

  • Torneoa hiru modalitatetan jokatuko da: 4 1/2an, binaka, eta buruz buru
  • Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da, gero finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren finala jokatzeko
  • Artola, Altuna III, Laso, Elordi, Urrutikoetxea eta P.Etxeberria izango dira sei taldeetako kapitainak

Bilbo, 2024ko maiatzaren 15a

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Torneoaren hamaikagarren edizioaren xehetasunak eman ditu, Unai Iglesias Baikoko arduradun komertzialarekin eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialarekin batera.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Sei talde osotuko dituzte, eta taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartuko dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

TALDEABIKOTEAK4 1/2BURUZ BURU
GANEKOGORTAARTOLA-IMAZAGIRRESENAR
SOLLUBELASO-MARIEZKURRENA IIPEÑA IIBAKAIKOA
KOLITZAURRUTIKOETXEA-ALBISUJAKAZUBIZARRETA III
OIZALTUNA III-REZUSTAEZKURDIAEGIGUREN V
GORBEIAELORDI-ZABALETAELEZKANO IISALABERRIA
ANBOTOP.ETXEBERRIA-MARTIJAZABALAEXPOSITO

Kanporaketak ekainaren 1ean Urdulizen (Kolitza vs Ganekogorta), ekainaren 14an Zeanurin (Oiz vs Anboto), ekainaren 15ean Bilboko Deportivon (Sollube vs Kolitza edo Ganekogorta), eta ekainaren 16an Mallabian (Gorbeia vs Oiz edo Anboto) jokatuko dira. Finala abuztuaren 20an, Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia Frontoian jokatuko da.

Partidak setetara jokatuko dira

Bizkaia Torneoa berritasun handi batekin dator. Partida bost setean onena den pilotariak irabaziko du. Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta, desenpatekoa, hiru tantora jokatuko da. Aldaketa honen helburua berdintasuna sustatzea, pilotarien artean jokoa lehiakorragoa izatea, eta publikoarentzat ikuskizuna erakargarriagoa izatea da.

Sarrerak salgai

Sarrerak entradasfronton atarian eskuragarri daude jadanik, eta pilotalekuetako leihatiletan ere jarriko dira salgai jaialdietako egunetan.

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

2025/12/07

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak garaipena lortu dute Donostian Laso-Albisuri 22-20 irabazita. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Zabala-Martijak garaipena lortu dute Bartzelonan

2025/12/06

Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

2025/12/06

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena lortu dute P.Etxeberria-Rezustari 22-14 irabazita. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

2025/11/30

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak bigarren puntua lortu dute Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store