4 1/2ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Txapelketa asteburu honetan hasi eta azaroaren 20an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin
Altuna III, Laso, Ezkurdia eta P.Etxeberria izango dira taldeburuak
Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako liga bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera 4 1/2 ko Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 20ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Elezkano II.ak eta Artolak estreinatuko dute lehiaketa Amasa-Villabonan. Larunbatean, Zallako Mimetiz pilotalekuak bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Jakak eta Elordik jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Urrutikoetxeak eta Peña II.ak. Eta igandean, Agirrek eta Dariok final zortzirenetako faseari itxiera emango diote Lekunberrin.

Asteburuko lau irabazleek Altuna III.a, Laso, Ezkurdia eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligaxkan.

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu ahal izango dira.

Urriaren 7an, ostiralean, hasiko da 4 1/2 ko Eusko Label 2022 Txapelketa.

2022/10/03

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store