Urrutikoetxeak bi urtez luzatu du kontratua Baiko Pilotarekin. Zaratamoko aurrelariaren hitzetan, “erraza izan da akordio batera iristea”.
Mikel Urrutikoetxea hiru Txapelketa nagusietan hiru txapelak irabazi dituen zortzi pilotarietako bat da, eta atzelari bezala jokatuz Binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. 2009an debuta egin zuenetik profesionaletan eman dituen hamahiru urteetan, Urrutikoetxeak beste lau final jokatu ditu, azkena duela bi urte.
Kontratua berritu ostean Urrutikoetxeak adierazi duenez, “orain entrenatzen jarraitu behar dut hurrengo helburuak prestatzeko“.
Zaratamoko aurrelariak igande honetan bertan jokatuko du Bizkaia Frontoian, Mariezkurrena II.arekin batera Elezkano II.a-Zabaletaren aurka 4 1/2ko finalaren aurreko partidan.
2022-11-15
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA