Mariezkurrena II.a eta Aranguren Binakako Txapelketara itzuliko dira jardunaldi honetan

Eskuetako mina gainditu eta gero, biak daude prest sailkapen ligako azken aurreko jardunaldi honetan jokatzeko. Zubizarreta III.ak ere jokatuko du Binakako Serie B Txapelketan.

Bi atzelariak eskuko mina dela eta, sailkapen-ligako azken bi asteburuetan jokatu gabe egon ondoren, jardunaldi honetan berriz kantxaratuko dira.

Jakak eta Mariezkurrena II.ak Elordi-Rezustaren aurka jokatuko dute astelehenean Tolosan, finalerdietarako sailkapena ziurtatuta dutela. Eta Laso-Arangurenek playoffera begira, Ezkurdia-Tolosa izango dituzte aurrez aurre igandean Tafallan.

Zubizarreta III.a Binakako Serie B Txapelketan

Zubizarreta III.a, ezker eskua minduta zuela eta azken jardunaldian jokatu gabe geratu ondoren, larunbat honetan azalduko da berriro Labriten Ugartemediarekin batera De la Fuente-Aldaberen aurka jokatzeko.

2024/02/08

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

2025/12/27

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-19 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Barañainen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

2025/12/25

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Eibarren. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

2025/12/22

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

Jaka-Iztuetak 22-21 irabazi diete Arrasaten P.Etxeberria-Rezustari, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store