Eskuz Binakako Promozio Txapelketan parte hartuko duten bikoteak aurkeztu dituzte gaur Bizkaia Frontoian

– Txapelketa ostiralean hasiko da eta apirilaren 1ean amaituko da Iruñeako Labriteko finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako bi partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

– Agirre-Iztueta, Egiguren V-Erostarbe, Bakaikoa-Morgaetxebarria, Exposito-Bikuña, Larrazabal-Eskiroz, Salaberria-O.Etxebarria, Zubizarreta III-Elizegi, eta Zabala-Gaskue txapela irabazten saiatuko dira

Bilbo, 2022ko azaroaren 23a

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2023ko Binakako Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten apirilaren 1ean Labriten jokatuko den finalean.

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Agirre-Iztueta, Bakaikoa-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz eta Zubizarreta III-Elizegi.
ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Erostarbe, Exposito-Bikuña, Salaberria-O.Etxebarria eta Zabala-Gaskue.

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Salaberria-O.Etxebarriak eta Zabala-Gaskuek. Larunbatean, Bakaikoa-Morgaetxebarriak eta Zubizarreta III-Elizegik jokatuko dute elkarren aurka Bartzelonan; igandean Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz izango dira aurrez aurre Tolosan; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Egiguren V-Erostarbe eta Exposito-Bikuña saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Etzi, ostiralean, Azkoitian hasi eta apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Promozio Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da apirilaren 1ean.

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2022/11/23

Azken albisteak

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store