Lizeagak Baiko Pilotarekin debuta egingo du ostiralean Amorebieta-Etxanon

Ekain Lizeagak, 20 urteko Astigarragako atzelariak, Baiko Pilotaren koadroa osatuko du, eta ostiral honetan, otsailak 2, egingo du debuta Amorebieta-Etxanon.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren esanetan, “berme handiko atzelaria da, pilota gutxi galtzen du eta kantxan asko mugitzen da”. Olaizolak nabarmentzen duenez, “bere bertuterik handiena eskuina da. Ongi doa pilotara, eta indar handia ematen dio”.

2023an Lizeagak Zumarragako Memorial Goñi, Elgoibarko San Anton, Tolosako Memorial Soroa, Mallabiako Biharko Izarrak eta GRAVNI Torneoak irabazi ditu.

Astigarrako Mundarro klubean hezia, Ekain Lizeagak, bi urterako sinatu du Baiko Pilotarekin eta ostiral honetan, otsailaren 2an egingo du debuta Amorebieta-Etxanon.

Lizeagak azaldu duenez, eskertuta nago Baiko Pilotak emandako aukeragatik, eta ilusio handiz ostiralean Amorebietan debuta egiteagatik“.

2024/01/31

Azken albisteak

Zabala-Martijak garaipena erdietsi dute Bilbon

2026/01/04

Zabala-Martijak garaipena erdietsi dute Bilbon

Zabala-Martijak laugarren puntua lortu dute Binakako Txapelketan Elordi-Zabaletari 22-15 irabazita Bilboko Club Deportivon. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Laso-Albisuk zazpigarren garaipena eskuratu dute

2026/01/03

Laso-Albisuk 22-12 irabazi diete Artola-Imazi Donostiako Atano III.ean bigarren itzuliaren hasieran. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako lehenengo itzulia

2026/01/03

Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako lehenengo itzulia

Jaka-Iztuetak 22-16 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Peña II-Morgaetxebarriak irabazi dute.

Laso-Albisuk garaipenarekin estreinatu dute urtea

2026/01/01

Laso-Albisuk garaipenarekin estreinatu dute urtea

Laso-Albisuk 22-19 irabazi diete Zabala-Martijari Eibarko Astelenan eta urtea itxi zuten bezala hasi dute, Binakako Txapelketako lider jarraitzen dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store