Jon Ander Albisuk ezin izan zuen joan den larunbatean Markina-Xemeinen jokatu eskuin eskua minduta zuelako. Behin sendatuta, Albisuk Peña II.arekin batera jokatuko du larunbat honetan Durangon Laso-Arangurenen aurka.
Unai Alberdiren kasuan, aurrelari azpeitiarra Aizarnazabalen lesionatu zen Binakako Serie B Txapelketako lehen jardunaldiko partida jokatzen ari zenean. Lesioa gaindituta, Alberdi II.a larunbat honetan berragertuko da Durangon, Binakako Serie B Txapelketako bere partida jokatzeko.
2024/01/16
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA