Salaverri II.ak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

Atzelari errioxarrak 2016ko irailean egin zuen debuta Logroñoko Adarragan, eta profesionaletan daramatzan sei denboraldietan hiru aldiz lortu du Promozio Mailako Binakako Txapelketako finalera iristea, 2021ean txapela irabaziz.

Fuenmayorreko pilotariak eskerrak eman dizkio Baikori “aukera berri honegatik”, eta pozik azaldu da hurrengo bi urteetan “hobetzen jarraitzeko denbora” izango duelako.

Salaverri II.ak ostiral honetan bertan jokatuko du Ataunen Zubizarreta III.arekin batera eta Elizegi ordezkatuz, Exposito-Bikuña bikotearen aurka Binakako Promozio Txapelketako sailkapen ligako laugarren jardunaldiko partidan.

2022/12/13

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Logroñoko Adarragan partida estu batean

2025/12/27

Jaka-Iztuetak 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Logroñon. Serie Bn Darío-Lozak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

2025/12/27

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-19 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Barañainen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

2025/12/25

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Eibarren. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

2025/12/22

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

Jaka-Iztuetak 22-21 irabazi diete Arrasaten P.Etxeberria-Rezustari, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store