Binakako Txapelketa sailkapen liga estututa duela iritsi da lehen itzuliko azken jardunaldira.
Ostiral honetan Bizkaia Frontoiak, elkarren artean puntu bakarreko aldea duten Urrutikoetxea-Albisu eta Altuna III-Tolosa bikoteen arteko norgehiagoka hartuko du.
Jaialdia, Dj Canynek girotuta, 22:15ean hasiko da Binakako Txapelketako partidarekin. Ondoren, Larrazabal-Eskiroz eta Exposito-Bikuña, hiru garaipenekin berdinduta, Binakako Promozio Txapelketako sailkapen ligan duten postua hobetzen saiatuko dira.
Sarrerak entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke.
2022/12/29
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA