Eskuz Binakako Txapelketa 2024 aurkeztu dute

– Txapelketa ostiralean hasiko da eta martxoaren 31n amaituko da Iruñeako Nafarroa Arenako finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako hiru partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

– Jaka-Mariezkurrena II, Altuna III-Martija, Laso-Aranguren, P.Etxeberria-Zabaleta, Peña II-Albisu, Ezkurdia-Tolosa, Artola-Imaz, eta Elordi-Rezusta txapela irabazten saiatuko dira

Binakako Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau bikote eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira martxoaren 31ko finalean txapela janzten.

Baiko eta Aspeko bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Jaka-Mariezkurrena II, Laso-Aranguren, Peña II-Albisu eta Artola-Imaz. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III-Martija, P.Etxeberria-Zabaleta, Ezkurdia-Tolosa eta Elordi-Rezusta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan hasiko da

Ostiralean emango diote hasiera lehiaketari Azkoitian Ezkurdia-Tolosak eta P.Etxeberria-Zabaletak. Lasoren itzulera gertu badago ere, ez da lehenengo jardunaldira iritsiko, eta bere ordez Larrazabalek jokatuko du larunbatean Aizarnazabalen. Bertan izango dira Jaka-Mariezkurrena II.a eta Larrazabal-Aranguren. Igandean Artola-Imaz eta Peña II-Albisu izango dira aurrez aurre Seguran; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Elordi-Rezusta eta Elezkano II-Martija saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Sailkapen liga, playoffak, finalerdietako liga eta finala

Ostiralean hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL 2024 Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Nafarroa Arenan izango da martxoaren 31n, igandean.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2023-11-21

Azken albisteak

Altuna III.a eta Dario finalerdietarako txartelaren bila aterako dira igandean Bilbon

2025-04-30

Altuna III.a eta Dario finalerdietarako txartelaren bila aterako dira igandean Bilbon

Igandean Bizkaia Frontoian garaipena lortzen duen pilotaria Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldiari hasiera emango dio Iruñeak

2025-04-29

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldiari hasiera emango dio Iruñeak

Larrazabal final-laurdenetako ligako hirugarren puntua eskuratzen saiatuko da Zabalaren aurka larunbatean Labriten.

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

2025-04-27

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

P.Etxeberriak 22-21 irabazi dio Elordiri Zumaian, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan. Azken jardunaldian Artola eta P.Etxeberriaren artekoa irabazten duenak finalerdietarako txartela lortuko du. Emaitza honek Laso sailkatu du eta Elordi aukerarik gabe utzi du.

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

2025-04-26

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

22-13 irabazi dio Artolari Iruñeko Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store