Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan “eskuin indartsua du, eta horri esker, tarte handia irekitzen du. Ezkerrarekin berriz, oso ondo maneiatzen du gantxoa. Buruz burukoan gustora ibiltzen den pilotaria da, eta afizionatu mailan lortu dituen emaitzak ikustea besterik ez dago”.
Bukatu gabe dagoen urte honetan, Senarrek Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Joxan Tolosa torneoa irabazi ditu eskuz banaka. Gipuzkoako Ohorezko Mailako Binakako txapelduna ere bada aurrelari ataundarra pasa den asteburuan finala irabazi eta gero.
Senar Ataungo herriko pilota eskolan hasi zen jokatzen eta ondoren Lapke-ko (Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartea) harrobian hazi zen. Beñat Senarrek, bi urterako sinatu du Baiko Pilotarekin eta azaroaren 26an egingo du debuta Seguran.
Senar eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik.
2023-11-15
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA