Prentsa oharra -EPEL- Agirre-Iztueta vs Salaberria-O.Etxebarria partida bertan behera

EPELEKO LEHIAKETA EPAILEAREN ERABAKIA

2023ko otsailaren 7a

KONTUAN HARTUTA:

1.- Binakako Promozio Txapelketako 12. jardunaldiko partidak jokatu behar zirela, eta 2023ko otsailaren 11rako programatuta zegoela Markina-Xemeinen Agirre – Iztueta & Salaberria – O.Etxebarria.

2.- 12. jardunaldiko partidak 13. jardunaldia hasi baino lehen jokatu behar direla, eta honen hasiera 2023ko otsailaren 17rako aurreikusita dagoela.

3.- Agirre – Iztueta bikoteak 12. jardunaldiko partida jokatzea eragozten dioten arazo fisikoak dituela. Bikote horren enpresak (Baiko Pilotak) EPELi adierazi diola ezin duela bikotea ordezkatuko duen beste pilotaririk eduki 12. jardunaldian.

4.- Jakina denez, pilotari edo bikote batek ezin badu EPELeko lehiaketako partida batean parte hartu, 22 – 0 galdutzat zenbatuko da, eta bere arerioak eskuratuko du garaipena.

Azaldutakoagatik, hau ERABAKI DA:

Binakako Promozio Txapelketako sailkapenaren ondorioetarako, Agirre – Iztueta & Salaberria – O.Etxebarria bikoteen arteko 12. jardunaldiko partidaren emaitza 0 – 22 dela ezartzea.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa epailea

2023/02/07

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store