Badator Buruz Buruko Txapelketa

Binakako Txapelketa azken fasean sartuta dago, eta asteburu honetan finalerdietako ligako bigarren eta azken-aurreko jardunaldia jokatuko da.

Apirilaren 2an Nafarroa Arenan jokatuko den finalak, sarrera gutxi geratzen dira salgai, Buruz Buruko Txapelketaren hasiera ekarriko du. Eta ohikoa denez, pilotari batzuk aurre kanporaketak jokatuko dituzte.

Datorren ostiralean, martxoak 24, Agirre eta Alberdi, Promozio Txapelketako egungo txapelduna, nor baino nor arituko dira El Villar de Arnedon, 18:00etan hasiko den jaialdian.

Aurre kanporaketa gainditzen duen pilotariak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du, eta galtzen duena Buruz Buruko Promozio Txapelketan lehiatuko da.

Martxoak 24, El Villar de Arnedo:

Buruz Buruko Txapelketako aurre kanporaketa: Agirre vs Alberdi

Binakako partida: Jaka-Salaverri II vs Artola-Iztueta

Sarrerak

Badator Buruz Buruko Txapelketa

2023-03-17

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store