Ostiralean hasiko da Azkoitian 2025eko Buruz Buruko Txapelketa

Donostia, 2025eko martxoaren 31

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira ekainaren 1eko finalean txapela janzten. Basque Culinary Centerren egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

Ostiralean hasiko da Txapelketa Azkoitian

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Ostiralean Ezkurdiak eta Larrazabalek estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian; larunbatean Elordi-Senarrek Bilbon, eta Dario-Peña II.ak Iruñean jokatuko dute; eta igandean, Tolosan, Jaka eta P.Etxeberria izango dira aurrez aurre. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Laso, Altuna III, Artola eta Zabala.

EPELen eta CaixaBanken arteko akordioa

Esku Pilota Enpresen Ligak eta CaixaBankek akordio bat lortu dute euren arteko harremana beste bi urtez luzatzeko, eta, besteak beste, CaixaBank izango da berriz ere Buruz Buruko Txapelketaren babesle nagusia.

Sarrerak eskuragarri

Buruz Buruko Txapelketako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

2025/03/31

  • Txapelketa asteburu honetan hasi eta ekainaren 1ean amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin
  • Laso, Jaka, Ezkurdia, Altuna III, Artola, Larrazabal, Senar, Peña II, Zabala, Elordi, Dario eta P.Etxeberria txapela irabazten saiatuko dira
  • Lehiaketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da, ondoren final-laurdenetako liga jokatuko dute. Finalerdien ondoren, Bizkaia Frontoian erabakiko da finala
  • CaixaBankek Buruz Buruko Txapelketaren babesle nagusia izaten jarraituko du beste urte batez

Donostia, 2025eko martxoaren 31

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira ekainaren 1eko finalean txapela janzten. Basque Culinary Centerren egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

Ostiralean hasiko da Txapelketa Azkoitian

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Ostiralean Ezkurdiak eta Larrazabalek estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian; larunbatean Elordi-Senarrek Bilbon, eta Dario-Peña II.ak Iruñean jokatuko dute; eta igandean, Tolosan, Jaka eta P.Etxeberria izango dira aurrez aurre. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Laso, Altuna III, Artola eta Zabala.

EPELen eta CaixaBanken arteko akordioa

Esku Pilota Enpresen Ligak eta CaixaBankek akordio bat lortu dute euren arteko harremana beste bi urtez luzatzeko, eta, besteak beste, CaixaBank izango da berriz ere Buruz Buruko Txapelketaren babesle nagusia.

Sarrerak eskuragarri

Buruz Buruko Txapelketako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

Azken albisteak

Pelota Pro Ligak eta Donostia Kirolak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2026/02/26

Pelota Pro Ligak eta Donostia Kirolak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Akordio honekin, pilota profesionalaren eskaintza indartuko da Atano III.ean 2026an

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

2026/02/25

Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldia itxiko du Nafarroa Arenak

Igandean Jaka-Iztueta eta Laso-Albisu bikoteen arteko lehia hartuko du Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuak.

Finalerdiak hastera doaz Donostian

2026/02/24

Finalerdiak hastera doaz Donostian

Binakako Txapelketako finalerdietako ligari hasiera emango dio larunbat honetan Donostiako Atano III.ak, Altuna III-Ezkurdia eta Elordi-Zabaletaren arteko lehiarekin.

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

2026/02/22

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

Jaka-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Martijari Binakako Txapelketako azken playoffean eta finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store