Hogeitabanako berdinketa zela, final gogor honen azken tantoa Unanue eta Errastirentzat izan zen, Etzaniz eta Elkoro gailenduz. Lau pilotariek lan bikaina egin zuten eta frontoian bildutako ikusleek goi mailako ikuskisunaz gozatzeko aukera izan zuten. Lau protagonistek huts gutxi egin zituzten, eta egindako gehienak behartutakoak izan ziren. Jendez gainezka zegoen Donostiako Atano III.a frontoian giro itzela izan zen.
Finalak zati ezberdinak izan zituen. Bana, bina eta launa berdindu ondoren, Unanuek eta Errastik 8-0 partziala egin zuten eta 4-12 markagailuan jarriz. Kontuak kontu, 4-12 galtzen izatetik 15-13 irabazten izatera pasatu ziren Etxaniz eta Elkoro. Partidua irekita zegoen eta 18na bendinketara iritsi ondoren bikote baten tantoaren ostean bestearena zetorren. 21na berdinketarekin Unanuek ondo baino hobeto aprobetxatu zuen azken sakea pilota ederto baztertuz eta Elkoro arazo larritan ipiniz. Errestoari Unanuek erantzun ederra eman zion gantxu apartaz Etxanizek jaso ezin zuena alegia.
Final gogorra izan zen eta 1089 pilotakada eman ziren 109 minutuetan.
2012/01/31
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA