Jose Maria Palacios, Ogueta, 66 urte zituela hil egin zen minbiziak jota. Nahiz eta gaixorik egon, Ogueta Telecincoko Fronton saioan laguntzaile moduan jarraitu zuen hil baino aste batzu lehenago arte. 1952ko azaroan, hamazazpi urterekin, debuta egin zuen profesionaletan eta 24 urtez aritu zen 1976ko azaroaren 21ean pilotari agur esan arte. Jose Maria Palacios, hogeitabi urte eta 8 hilabeterekin, bere lehenengo txapela lortzen zuen Arriarani 22-7 irabazi zionean eta eskuz banakako txapeldun gazteena izan zen Ruben Beloki iritsi arte. Eraso joku bikaina eta frontoiak betetzeko erraztasuna zuen pilotari honen omenez Gasteizko pilotalekuak bere ezizena darama, hots, Ogueta izena.
2012-01-31
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA