Iñigo Diaz Promozio BBK Lau eta Erdiko Txapeldun suertatu da gainezka egon den Tolosako Beotibar pilotalekuan Jokin Argote 22-17 mendean hartu eta gero. Bi pilotariok finala polita, borrokatua eta gogorra jokatu dute tanto ederrak eta erakustaldi fisikoa eginez. 1.200 pertsonek ederto disfrutatu dute partida Diaz zein Argoteren zaleek giro aparta sortu dutelarik. Asegarceko pilotariok lau eta erdiko marra bilatuz jokatu dute nahiz eta Diaz noizean behin airez sartu arren. Santacarako aurrelariak min egin dio Argoteri sei puntuetaz aparte jokaldi horren bidez behartu duelako. Finala orekatua izanda da azken txanpan Diaz Argote baino apur bat hobeto eutsi izan diola.
2013/02/26
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA